HURRENGO AZTERKETA: MARTXOAREN 5an

EZ AHAZTU !!

2010/01/20

9. IKASGAIA-LABURPENA


1.-Historiaurrea: primateak eboluzionatzen hasi zirenetik, gizakiak idazkera asmatu arteko garaia; aro ezberdinak daude bere barruan: Paleolitoa, Mesolitoa, Neolitoa eta Metal Aroak.

2.-Hominizazioa: primateak eboluzionatzen hasi zirenetik, gizakia (gaur egun ezagutzen den moduan) sortu arteko eboluzioa edota aldaketa multzoa; aldaketa garrantzitsuenak hauexek dira:

-bi hankatan ibiltzea: horrela eskuak libre geratu ziren objektuak eraldatzeko eta tresna baliagarriak ekoizteko.

-dieta aldaketa; belarjalea izatetik orojale izatera pasatu zen: horrela agin eta hortzen tamaina txikitu eta aurpegiaren itxura guztiz aldatu zen.

-dieta aldaketaren ondorioz, garunaren tamaina handitu egin zen.

-eta aurrekoaren ondorioz berba egiteko kapaz egin ziren.

3.-Kronologia: Behe Paleolitoan zehar gertatu zen hominizazioa: Australopitecusak (duela 3.500.000 miloi urte), Homo Habilis, Homo Erectus, Homo Antecesor, ... bizi ziren garai horretan;
Duela 100.000 urte Neanderthal gizakia agertzen da Europan eta Erdi Paleolitoa hasten dela esaten dugu;
Duela 40.000 urte Cro-magnon gizakia agertzen da Europan Afrikatik etorrita eta Goi Paleolitoa hasten dela esaten dugu; Goi Paleolitoan zehar ia-ia Europa osoa izotzaren azpian geratu zen klima hoztu egin zelako (glaziazioa);
Duela 12.000 urte klima epeldu egin zen eta horregatik esaten dugu Mesolitoa hasten dela;
Duela 10.000 urte, nekazaritza eta abeltzantza asmatzen dira eta Neolitoaren hasiera da.
Duela 8.000 (?) urte metalak lantzen ikaste dute eta Metal Aroen hasiera da.
Duela 5.000 (?) urte idazkeraren asmakuntzarekin Historia hasten da.

4.-Bizimodua-ekonomia: Erdi eta Goi Paleolitoan, Neanderthal eta Cromagnon gizakiak kobazuloetan bizi dira glaziazioaren hotzetik babesteko. Nomada da. Ekonomia harrapakaria praktikatzen du (Ez du ekoizten; bere beharrak asetzeko Naturan dagoena hartzen du: ehiza, arrantza eta landara bilketa egiten du) Harrizko tresnak egiten dituzte gehienbat, baita egurra eta hezurrezkoak ere.

GIZAKIAREN BEHARRAK: URA ETA JANARIA, BABESA (ETXEA EDO ANTZEKOA), BEROA, OSASUNA



5.-Goi Paleolitoko Artea: horma artea (kobazuloetako hormetan margotzea) eta arte higigarria (elementu txikiak eroan daitezkeenak): venusak, zintzilikarioak, aginte makilak, ...

6.-Neolitoko Iraultza: nekazaritza eta abeltzantzaren asmakuntzarekin gizakiaren bizimodua guztiz aldatuko da: ekonomia harrapakaria utzi eta ekonomia ekoizlea hasi (beharrak asetzeko behar duguna guk produzitzen, ekoizten dugu), gurpila asmatu, ontzigintza (zeramika) asmatu, zumetza, nomadismoa baztertu sedentarioa izateko, dieta hobetu, osasuna hobetu, lehen etxeak sortu, lehen herriak sortu, kotoia eta artilea erabili arropak egiteko, ...

Orain arte, klanak, tribuak, herriak, buruaskiak ziren (behar zutena haiek lortzen zuten eta lortzen zituzten baliabide guztiak haiek kontsumitzen zituzten) Neolitotik aurrera, berriz, merkataritza (komertzioa) hasten da trukearen bidez eta, beranduago, txanponen truke (behar zutenaren zati bat ez dute lortu behar, eros dezaketelako; eta ekoizten dutenaren zati bat saldu dezakete gainera)

Megalitoak: harri handiz egindako eraikinak (harribakarra-menhir, trikuharria-dolmen, harrespila-cromlech) helburu ezberdinekin. Neolitoan hasten dira egiten eta Metal Aroetan ere egiten dira. Batzutan lurperaketak egiteko erabiltzen dira (trikuharria), beste batzutan zeremoniak edota jaiak egiteko (harrespila) edo zerbait gertatu zela leku horretan (menhir)

7.-Metal Aroak: metala lantzen asmatzen dute; hasieran kolpeak emonez forma hartu arte; beranduago ikasi zuten urtzen moldeetan forma emoteko. Kuprea, brontzea eta burdina erabili zituzten garai ezberdinetan tresnak egiteko (urrea eta zilarra apaingarriak egiteko erabiltzen ziren)

8.-Ez ahaztu ardatz kronologikoa zer den.

Denbora neurtzeko Historian erabiltzen diren unitateak: urtea, lustro, hamarkada, mendea, milurtekoa. Bilatu ezagutzen ez duzuna.

Gehiago jakiteko:

EBOLUZIOA

HOMINIZAZIOA


No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada